"Denis Itxasok leialtasun instituzionalarekin jokatu du"
Jose Angel Rodriguez Errenteriako PSE-EEko bozeramaileak Julen Mendoza alkateari erantzun dio, Denis Itxaso San Marko Mankomunitateko presidenteak Rodriguezekin batera emandako prentsaurreko bat dela eta, egindako kritikarengatik.
“Iruditzen zaigu obsesionatua dagoela dominak jarri edo prentsaurrekoetan ateratzearekin. Mankomunitateko presidente bezala, Denis Itxasok kortesiaz eta leialtasun instituzionalarekin jokatu du, harremana mantenduz. Ez jarraituz harago joaten, alderdi bezala egiten ditugun ekintzak kontrolatu edo fiskalizatuz. Ez egin demagogiarik”.
Horrez gain, argitu du Itxaso zergatik gonbidatu zuen, eta San Markoko Mankomunitateko presidentea izateaz gain, Gipuzkoako PSE-EEko Ingurumen Sailako presidentea delako azaldu du, eta San Marko zabortegia Errenteriarentzat “gai garrantzitsua” delako. Aurretik “informatzeko” eskatu dio alkateari, eta berak edo bere taldeak egiten dituen ekintzetan arreta jartzeko, “leialtasunez horren arin hitz egiten hasi beharrean”.