Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlari ohi Beñat Elzo hil da gaur goizean. Antza denez, korrika egitera irten da Jaizkibel aldera eta bihotzekoak jota hil da 29 urteko gaztea.
Berria.info-ren arabera, gizon batek aurkitu du eguerdian gaztea Talaia bidean, konorterik gabe lurrean, eta abisua eman du. Ertzainek eta medikuak helikopteroz gerturatu behar izan dute, gorpua iristeko oso leku zailean zegoelako.
Albistea jakin bezain pronto asko izan dira sare sozialetan bere dolumina azaldu dutenak. Arraun elkartearen zaleen
Facebook orrian krespoi beltza jarri dute Elzoren argazkiarekin batera.