BAZ berriaren atarian informazio panelak jarri dituzte
Bezeroen Arreta Zerbitzuak (BAZ) bulego berria izango du Irunen astelehenetik aurrera. Udalak esan du “atzera kontua” hasi dela azpiegitura berria erabiltzeko. San Juan de La Cruz kaleko egoitza husten ari dira egunotan, den-dena bulego berrira lekualdatzeko: San Juan plazan jarriko dute. Bertan egun ikus daitekeena da bi panel handi, bulego berriaren gaineko informazioarekin. Behin zabalduta, ohiko ordutegiarekin hasiko dira bertan lanean irundarrei zerbitzua ematen.