Artzaintzaren bidearen zazpigarren etapa egingo du Urdaburuk etzi
Urdaburu Mendizale Elkarteak Artzaintzaren bidea edo GR-282en zapigarren etapa egingo du igandean, Villalba de Losatik Villañora. Ibilbidea Salbada mendilerroaren Burgosko aldetik egingo dute Txarlazo (937 metro), Solaiera (1039 metro); eta Bedarbide (1037 metro) tontorrak igaroz.
Ibilbideak 22kilometro eta erdiko desnibela izango du eta sei ordu inguruko iraupena. Autobusa Errenteriatik aterako da 7:00etan Iztietako autobus geltokitik.