Pasaiako zinegotziak ezohiko udalbatzarrera deituta daude astearterako, hilak 5, 19:00etatik aurrera Donibaneko udaletxean. Denera hamabi gai izango dituzte aztertzeko hautetsiek, horietatik lau mozioak. Horrez gain, 2014rako zerga ordenantzen aldaketaren behin-behineko proposamenaren gaineko eztabaida izango da ere. Honakoa da gai ordena:
- Aurreko batzarraldietako aktak irakurri eta onartzea.
- Xedapen ofizialen nahiz zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea.
- Mugen Batzorde Bereziaren osaera eguneratzea.
- Pasaiako taxien herri barruko tarifak onartzea.
- 2014rako zerga ordenantzen behin-behineko onarpena.
- Kreditu aldaketa 2013ko aurrekontuan.
- Pasaiako Ezkerrak aurkeztutako mozioa, haustura hidraulikoari buruzkoa (fracking).
- Pasaiako Ezkerrak aurkeztutako mozioa, Sirian militarki esku hartzearen aurkakoa.
- Talde sozialistak aurkeztutako mozioa, ospitalean egintzen diren sendagaien berrordainketaren gainekoa.
- Bilduren mozioa, epaiketa politikoen gainekoa.
- Alkatetzaren gestioak.
- Gobernu organoen kontrola.