Jaurlaritza eta aldundiari Añarbe erreserba eremu izendatzeko eskatu die Errenteriako Udalak
Añarbeko eremua babestuagoa izateko helburuarekin Errenteriako Udalak, aho batez, Eusko Jaurlaritzari nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiari gune hori Erreserba Eremu izendatzeko eskatu dio. Horrekin batera ere, Baliabide Naturalen Antolamendurako Plana eta Aiako Harriko Natur Parkearen Erabielra eta Kudaketa Plan Zuzentzailea aldatzeko ere eskatu die bi erakundeei.
Udalako gogoratu duenez, Eusko Jaurlaritzak duela gutxi Aiako Harria natur parkea Natura 2000 sareko Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuen: “Hortaz, egoera berri honen araberako eginkizuna da udalak Eusko Jaurlaritza, eta parkearen organo kudeatzailea denez, aldundira jotzea, parkearen ordenamendua, hala nola, erabilera eta kudeaketa arautzen dituzten arautegiak eguneratzeko urratsak egin ditzaten”.
Eskaera bera Donostia, Irun eta Hernaniko udaletara bideratu duela jakinarazi du udalak, “egokitzat hartzen badute, antzeko akordioak har ditzaten”.