Azaroaren 9an 1958an jaiotakoak elkartuko dira, bazkaria eta dantzaldia prestatu dute, besteak beste.
Aurten 55 urte bete edo beteko dituzten oiartzuarrek hitzordu berezi bat dute azaroaren 9an.
Eguerdian elkartuko dira, 13:00etan. Elkartu eta bazkalaurreko mokadua hartuko dute. Apetitua irekita, 14:30ean Atalaia jatetxean bazkaria egingo dute. Bazkalduta, dantza egiteko aukera izango dute parte hartzaileek, Modesto arduratuko da musika giroa jartzeaz.
Izena emateko
Jaian parte hartu nahi dutenek 60 euro sartu behar dute Kutxabankeko kontu honetan: 2095 5957 79 1073030586 (autobusa aparte ordaindu behar da). Gaur da izena emateko azken eguna.