Galtzarabordako igerilekua itxiko dute obrak direla eta
Argindar sistema aldatuko dutelako itxiko duten zenbait egunez Galtzarabordako igerilekua, udal kirol patronatuak jakinarazi duenez. Zehazki, azaroaren 4tik (astelehena) 8ra (ostirala) ariko dira lan horiek egiten, 08:00etatik 14:00etan.
Horrez gain, gogorarazi dute Galtzarabordako igerilekuetan egiten diren uretarako jarduerak ere bertan behera geratuko direla. Horregatik, Fanderiako igerilekua erabiltzea gomendatu dute.
Hori bai, aldagelak irekita egongo direla jakinarazi dute.