Partaide guztiak, talde argazkian
Joan den igandean lehiatu zen Errenteriako II. Indoor Triatloia Fanderiako kirolgunean. Bertan, orotara, 27 kirolarik parte hartu zuten bakarka nahiz taldeka. Gizonen nahiz emakumeen lehiak oso estu joan ziren, eta segundo gutxi batzuren tartearekin erabaki ziren.
Hala, gizonen mailan Joseba Perez izan zen onena igerilekuan 20 luze, bizikleta estatikoan 10 kilometro, eta lasterka Fanderiako bidegorriari hiru bira ematen, 37:56 denborarekin; haren atzetik sailkatu zen Javier Aiestaran, baina hiru segundo eskasera. Hirugarrena Jon Perez izan zen.
Emakumeetan Ana Cruzek irabazi zuen, 42:25 denborarekin. Kategoria horretan ere segundoen aldea izan zen irabazlearen eta bigarrenaren artean, Naiara Casi 13 segundo geroago iritsi zelako helmugara. Hirugarrena Edurne Jauregi izan zen.
Taldeen proban irabazle nabarmena izan zen. Horrela, Gotzon Vidaurrek, Xabier Yarzak eta Joseba Perezek osatutako taldeak 33:07ko denbora behar izan zuen taldekakoa irabazteko, Beñat Etxeberria-Xabier Catelin-Xabier Babace (34:35) hirukotearen aurretik. Hirugarren izan zen Alazne Fernandezek, Ruben Reyesek eta Ekhi Gomez de Segurak osatutako taldea.
Fanderiako kirolgunea kudeatzen duen Serviocio enpresatik esan dute lehen ekitaldiarekin alderatuz jende gutxiagok parte hartu zuela igandeko proban, baina hala ere, eguraldi ona lagun, partaideen artean giro ona izan zela eta ikusleen erantzuna ona izan zela, bai igerilekuaren inguruan nahiz bidegorrian.
Aurrerago Lezoko kiroldegian egingo dute beste indoor triatloi bat.
Sailkapenak
Gizonak.
- Joseba Perez.
- Javier Aiestaran.
- Jon Perez.
- Marcelino Reyes.
- Mikel Olaizola.
Emakumeak.
- Ana Cruz.
- Naiara Casi.
- Edurne Jauregi.
- Ana Gonzalez.
Taldeak.
- Gotzon Vidaurre-Xabier Yarza-Joseba Perez.
- Beñat Etxeberria-Xabier Catelin-Xabier Babace.
- Alazne Fernandez-Ruben Reyes-Ekhi Gomez de Segura.
- Imanol Escudero-Asier Mujika-Agustin Ortega.
- Mikel Olaizola-Ismael Sancho.
- Maider Mendizabal-Ibone Catelin-Amaia Olaso