Ostiralean Domu Santu Eguna da. Irungo Udalak aurreikusi du ohikoa baino jende gehiago joango dela Blaia hilerrira, horregatik autobus zerbitzu bereziak prestatu ditu erabiltzaileentzat. Autobusen maiztasuna handiagoa izango da, eta geltoki gehiago izango ditu Artia-San Juan-Olaberria lineak (3. linea). Hau da, ohiko ordutegiaz gain, zerbitzu gehiago emango ditu 3. lineak. Txartelaren prezioa 1,50 eurokoa izango da, eta Lurraldebus txartela ezin izango da erabili. Honakoa da informazioa:
Blaiara joateko autobusa, geltokiak eta ordutegi bereziak:
- Geltokiak: Gurutze Gorria, Zubiaurre, Kolon 43, Luis Mariano, San Juan, Nafarroa etorbidea 4, Nafarroa etorbidea 18, Blaia.
- Ordutegi bereziak (Gurutze Gorritik): 09:00, 09:30, 10:00, 10:20, 10:40, 11:00, 11:20, 11:40, 12:00, 12:20, 12:40, 13:00, 13:20, 13:40, 15:20, 15:40, 16:00, 16:20, 16:40, 17:00, 17:20, 17:40, 18:00, 18:20.
Blaiatik bueltatzeko autobusa, geltokiak eta ordutegi bereziak:
- Geltokiak: Blaia, Dunboako anbulatorioa, Nafarroa etorbidea 21, Fermin Kalbeton, Zabaltza plaza, topoa, Hondarribia 2, Pinudia.
- Ordutegi bereziak (Blaiatik abiatuta): 09:45, 10:20, 10:40, 11:00, 11:20, 11:40, 12:00, 12:20, 12:40, 13:00, 13:20, 13:40, 14:00, 15:40, 16:00, 16:20, 16:40, 17:00, 17:20, 17:40, 18:00, 18:20, 18:40, 19:00.