Beldurtzeko moduko mozorroa jantziko du bihar Saindua gaztelekuak
Saindua gaztelekuak ospakizun izugarria prestatu du biharko, urriaren 31rako, Halloween egunarekin. Arratsaldeko bostak eta erdietatik aurrera Izuaren Etxea izango da Saindua, beldurra eragiteko asmoz etxea mozorrotu eta ibilbidea prestatu baitute. Hortaz, bihotzeko arazoak dituztenak hobe izango dute bertatik ez pasatzea. Gainontzeko guztiei deia luzatu diete gaztelekutik zein gazteriako udal departamentutik, 11 urtetik aurrera. Etxea mozorrotzeaz gain, gaztelekuko arduradunak eta hainbat boluntario etxearekin bat datozen arropak jantziko dituzte eta joan den ostiraleko beldurrezko makilaje tailerrean ikasitakoa erakutsiko dute.