Ohiko udalbatzarra izango da bihar
19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.
Bihar ohiko plenoa izango da eta hamabost puntu jarriko dituzte mahai gainean. Horien artean, Epaiketa politiko gehiagorik ez izeneko mozioa, zinegotzi baten karguaren dimisioa, frankismoaren garaiko ikurrak ezabatzeari buruzko eskaera eta mozioa eta auto-taxi garraiorako hiri zerbitzuen 2014rako tarifak onartzeko proposamena, besteak beste.