Bramhsen requiema prestatzen dabil Andra Mari Abesbatza
Datorren astean izango da kontzertua, baina AMA Andra Mari Abesbatza dagoeneko horretan ari da lanean. Johan Brahmsen Requien germaniarra obraren kontzertua da prestatzen ari den, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Vanessa Goikoetxea sopranoarekin batera emango duena. Hain zuzen, bihar, asteazkenea, entsegu orokorra egingo dute AMAren egoitzan.
Bertan izango da Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzenduko duen Josep Caballe-Domenech, Colorado Springs Philharmoci Orchestraren zuzendaria.
Lau kontzertu emango dituzte Bilbo, Gasteiz eta Donostian.