Azaroaren 4an Irungo BAZen bulego berria zabalduko dute
Juan de La Cruz kaletik, San Martzial kaleko bigarren zenbakira lekualdatuko dute Irungo Bezeroen Arreta Zerbitzuaren (BAZ) bulego nagusia. Azaroaren 4an (astelehena) hasiko da zerbitzua ematen kokapen berrian, eta bien bitartean lekualdatzen ari dira bertako zerbitzuak. Horregatik, egungo BAZ itxita egongo da hilaren 31tik berria irekitzen duten arte. Hortaz, hilaren 31n udalarekin edozein kudeaketa egin nahi dutenak udaletxera joan behar dira BAZera beharrean, 08:30etik 14:00etara goizez eta 16:00etatik 19:00etara arratsaldez.
Bertako langileekin kudeaketa lanak egiten behar dituztenek bakarrik izango dute aste honetan baldintzen aldaketa. Hau da, telefonoz nahiz udalaren webgunetik gestioak egin nahi dituztenek betiko aukerak izango dituzte eskura.