Añarbera hurrengo bisita igandean izango da
Añarbeko Uren Mankomunitateak eta Donostia zein Errenteriako udaek kanpaina bat jarri dute Añarbeko baso erreserba ezagutzeko. Azken hilabeteetan hainbat ekintza egiten ari dira, eta azkenekoak ibilbide gidatuak izango da. Hurrengo ibilbide gidatua, hain zuzen, igandean izango da, azaroaren 3an.
Udaberrian, Urdabururi itzulia eman zioten, eta orain, berriz, Ugaldetxoko basoak ezagutuko dituzte. Horretarako, igandean, 09:15ean elkartuko dira Ereñotzuko Ugaldetxo tabernan. Bidean Oberango pagadia zeharkatuko dute, eta Urumea ibaiaren ur garbiak ikusteko parada izango dute. 8,7 kilometroko bidea izango da, eta zailtasun ertainekoa, antolatzaileen esanetan.
Izena emateko ostegunera arteko epea dago 943 55 54 31 edo 690 72 02 64 telefono zenbakietan (08:00etatik 17:00etara). Bisita dohainik da.