Kirol eremuan lanean ari diren Lezoko elkarteek diru laguntza eska dezakete azaroaren 4ra bitartean. Herriko edo eskualdeko izaera duen eta lezoko herritarrei zerbitzua eskaintzen dien irabazi asmorik gabeko kirol talde eta elkarteei zuzendua dago deialdia. Eskaera orriak Kultura sailean eta kiroldegian eskura daitezke eta udalaren informazio bulegoan aurkeztu behar dituzte interesdunek.
Irizpideak
Diru laguntzak emateko garaian hainbat irizpide jarraituko dituzela udalak jakinarazi dute bestalde. Besteak beste, herri partaidetza duen kirola izatea kontuan hartuko dute eta baita Euskal Herriko kirola izatea ere. Hizkuntzari ere emango diote garrantzia. Horren harira, euskararen erabilera normalizatua egiten duen kirola izateari lehentasuna ere emango diote diruz laguntzeko garaian. Nafarroa, Zuberoa eta Lapurdiko kirolariekin harremanak estutzen laguntzen duten kirol jarduerak ere kontuan hartuko dira, eta baita Eskola Kirola sustatzeko hitzarmenak ere. Emakumeen parte hartzea bultzatzen duten kirol jarduerei ere garrantzia emango dio udalak diruz laguntzeko garaian.
Oinarriak_Bases