Julen Mujika preso sanjuandarraren senideek istripua izan dute
Julen Mujika preso sanjuandarraren senideek, bikotekideak eta urte gutxiko haurrak istripua izan zuten pasa den ostiralean, bera bisitatzera joaten zirenean. Seysseseko espetxean (Okzitania) dago Mujika, eta bertara iristeko bost minutu inguru falta zirela, aurrean zihoan kamioiari gurpila lehertu zitzaion eta senideen autoa kaltetu zuen.
Senideek ez dute zauririk izan, baina bisita galdu zuten errepide bazterrean bi orduz itxaron behar izan zutelako. Gainera, autoa Tolosan utzi behar izan zuten.
Pasaiako udal gobernuak elkartasuna adierazi die
Istripuaren harira, Pasaiako Udal Gobernu Taldeak “elkartasun osoa” iristarazi die senitartekoei. Horrez gain, Frantziako zein Espainiako Gobernuak “aplikatzen duten espetxe politika zein presoei eta senideei ezartzen zaizkien salbuespen neurriei gaitzespen osoa” adierazi diete. Neurri horiek behin betiko bukatzea eskatu dute, halaber.