Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Iritsiko al da?

admin
Bidasoa
2013/10/28
Egun bat luzatu dut artikulu honen entrega, idatzi beharreko egunerako, ezustean eta azken orduan, hiru lagun erretiraturekin afaltzeko gonbitea jaso eta baiezkoa eman nuelako. Behin mahaian, Lezoko Ixkulin elkartean, mahaikideei horren berri eman, eta artikuluaren gaia zein zen jakinarazi bezain pronto, «guk geurea egin genian», «gu iritsi gaituk», «zuei esker ari gaituk kobratzen»… eta gisakoak bota zituen Ferminek. Berehala entzun zituen nire aldetik, kortesia eta itxurakerietatik haratago, «zuena, zuena da», «zuek ereindakoa jasotzen ari zarete»… eta gogoan ez ditudan beste pare bat esaldi. Pentsioen gaia ateratzen den gehienetan (guztietan ez bada), hurrengoek erretiro-soldata jasotzeari buruzko zalantza izaten da hizpide. Topiko ere bihurtu dira, «gure garaia heltzean izango ote den», «emango ote diguten», «zorterik izango ote dugun»… eta gisakoak. Bi egun lehenago, pentsioei buruzko solasaldi interesgarria zuzentzea egokitu zitzaidan Joxe Mari Agirresarobe Gipuzkoako Duintasuna pentsionista elkarteko kidea, Mikel Argiñarena Bizkaiko Pentsionistak Martxan elkarteko bozeramailea eta Joseba Barandiaran ekonomialari ezaguna aurrean nituela. Gaia: pentsioen erreforma. Eta solasaldirako aitzakia, egun horretan bertan, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, euskal gehiengo sindikala eta 50 inguru gizarte talde biltzen dituen Gune plataformak deitutako manifestazioak. Milaka pertsona irten zen kalera Mariano Rajoyren gobernuak onartu, eta datorren urtean indarrean izango den erreformaren kontra; pentsioei %0,25eko igoera ezartzea ekarriko duen erreformaren kontra. Bi hitzetan, zenbakiak gora-behera, adinekoen eroste ahalmena murriztuko du. Manifestazio horietako batean Adolfo Muñoz Txiki ELAko idazkari nagusiak esan zuen pentsioen erreformak banketxeei onura egiten diela. «Herritarrek aseguru pribatuak egitea baitu helburu». Eta… «Madrildik datorren guztia» ontzat hartzea egotzi zien euskal erakunde eta alderdiei. Beste manifestazioetako batean, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak euskal pentsio sistema publikoaren aldeko urratsak egiteko eskatu zien hemengo erakundeei, bere iritziz, bideragarria delako. Azken finean, pentsioen auzia hemen gobernatzea, eta pentsioei buruzko legedia hemen erabakitzea. Gaia aztertzeko egindako solasaldian ere antzekoak entzun nituen. Eta solasaldiaren ondorengo Off horietako batean entzundako datu bat: badirela Espainian, urtean ehun mila euroko pentsioak ere, batez bestekoa, hilean 981ean dagoenean, gutxiago jasotzen dutenak ahantzi gabe. Ustelkeria eguneroko ogi bihurtuta dagoen estatu espainiarrean, auskalo zein den pentsioen esparruko kasuistika ezkutua. Jakin nahi nuke aurreko eta ondorengo politikariek zaku horretatik zenbat zurrupatzen duten; zenbat milaka diren, milaka eta milaka euro jasotzen ari direnak. Gaiaren beste hari muturra banketxeetan dago. Zenbat eta txikiagoak izan pentsio publikoak, gehiago jotzen du herritarrak «biharkoa ziurtatzeko» pentsio plan pribatuak egitera. Eta… hor daude banketxeak, berriz ere, gure sosen zain. Gero, batek daki zertan erabiltzen diren pentsio fondoak mundu ekonomiko globalizatu honetan. Interesgarria da gaia. Sar zaitezte Googlen. Bistan da batzuentzat negozio bilakatu den joko honek areagotu egingo dituela biharko gizarte desberdintasunak. Nork ordain dezake biharko pentsio plan pribatu bat? Era berean, bistan da, hau guztia lehentasun kontua dela. Aukera egin beharra dago, inoiz erabiliko ez diren aireportu, auzitan dauden trenbide sare, kanpoko portu eta beste zementu basakeriatan dirua inbertitu, ala pertsonan eta bere beharretan inbertitzearen artean. Azken finean, pertsona horiek, beren bizitza laboralean gerorako ordaindu duten diruaz ari gara. Gaur egun, oraindik ere, lotsagarria badirudi ere, Gizarte Segurantzaren eskumenak Madrilen esku segitzen du. Haiekin itunak eginez, gure geroa haien esku uztea onartzen ari gara. Nola fida gintezke gure zahartzaroko sosak Barcenasen moduko eskuetan utzita? Ez dira hitz hutsalak, honetan ere, burujabetza, «goazen» edota «independentzia» modukoak. Iritsiko al da?
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.