Langabeentzako nahiz lana dutenentzako dira, doan
Oarsoaldea Garapen Agentziak fabrikazio mekanikoko familiaren barruko bost ikastaro prestatu ditu azarorako. Langabeentzako nahiz lana dutenentzako da, doan dira, Lanbideren finantzazioa dutelako. Ikastaroen helburua da sektore horretan esperientzia dutenak gehiago trebatzea da, et behin saio praktikoak bukatuta, parte hartzaile bakoitzak sektore horretako enpresetan praktikak egingo ditu, Lanbide Ziurtagiria lortzeaz gain, lanbide horretan aritzeko gaitasuna jakinarazten duen agiria, alegia.
Azaroko ikastaro horiek Don Boscon egingo dituzte. Informazio gehiago eskatzeko Oarsoaldearen Enplegu Sailera joan daitezke interesdunak (Olibet 6, behea, Errenteria-Orereta). 943 51 02 00 telefono zenbakira ere dei dezakete. Honakoak dira Oarsoaldeak abian jarriko dituen ikastaroak:
- Galdaragintza industriala 1, 390 ordukoa.
- Galdaragintza industriala 2, 560 ordukoa.
- Makina erreminten prestatzaile-programatzailea CNC1, 550 ordukoa.
- Makina erreminten prestatzaile-programatzailea CNC2, 550 ordukoa.
- Ekipamendu industrialen mantenu eta muntai mekanikoa, 510 ordukoa.