Auzolana Pontikako Barandiaren parkean
Barandiaran parkean auzolana egin dute Pontikako auzotarrek. Larunbatean erremintak hartu, eta harriak kentzen aritu ziren Kabia jarrita egon zen parke horretatik. Auzotarrek aurreratu dutenez, edukiontzi bat bete harri kendu zuten. Guztira, hogei boluntario aritu ziren lan horretan. Aurrerago ere auzolana egingo dutela aurreratu dute, nahiz eta ez duten zehaztu noiz izango den.
Zentzu horretan, udalari eta parte hartu zuten guztiei eskerrak eman dizkie auzo elkarteak.
Bestalde, Hibaikarekin batera, biribilgunea inauguratuko dutela aurreratu dute azaroaren 9an.