Oiartzungo haurrak, sushia egiten
Gastrokulturala ekimenaren barruan, atzotik bihar arte munduko hainbat herrialdetako jakiak prestatzen ikasten, eta horiek jaten ari dira Oiartzunen. Atzo, Mexikoko jakien txanda izan zen, eta gaur, berriz Japoniako sushiarena nahiz munduko ekialdeko jakiena. Goizean haurrak ibili dira sushia nola egiten den ikasten, eta arratsaldean helduen txanda izango da. Haurtzaro Ikastolako jantokian ari dira egiten saioak.
Mikel Olaizola sukaldariaren aginduetara ibili dira goizean Kattalin, Lur, Xabier eta Eneko haurrak Japoniako jakia nola egiten den ikasten. Batzuk probatua zuten aurretik sushia, beste batzuk ez. Baina denek ala denek Olaizolak esandakoak adi-adi jarraitu dituzte, eta jakiak banan-banan nola mozten zituen ikusi, eta horiek egurrezko biribilkia nola sartzen zituen ikusi, eta ikasi dute. Inguruan zituzten gurasoak haurrek; haiek ere nota ongi hartu dute.