Irungo kiroldegiak udalak kudea ditzala nahi du Ezker Batuak
Irungo Ezker Batua-Berdeak alderdiak alkatearen jarrera salatu du Irungo kiroldegietan aste honetan egin duten hiru eguneko grebaren harira. Hala, grebaren oinarrian kiroldegi horien pribatizazioak sortutako “gastuen murrizketa, eta ondorioz, langileen soldata murrizketa” dagoela zehaztu du EBk, eta horri aurre egiteko modua kirol azpiegitura horiek berriz ere udalak zuzenean kudeatzea dela.
Alta, aste honetako grebaren abisua bezeroei behar bezala ez zaiela eman esan zuen Jose Antonio Santano alkateak, Bidasoa XXI elkarteari egotziz komunikazio ezaren ardura. Aldi berean, alkateak barkamenak eskatu zizkien kiroldegietako erabiltzeei eragozpenengatik. EBren ustez, ordea, kiroldegien murrizketen auzian Alkatetzak “arduragabekeriaz” jokatu du, “pribatizazioagatik sortu den egoeraren berri bazuelako aspalditik”.
Horregatik, Manuel Millan EBren udaleko eledunak esan dio alkateari barkamena eskatu beharrean, egin behar duena dela kiroldegien kudeaketa “udal jabegora itzuli, eta langileen lan baldintzak mantendu”.