Urriaren 25a dela eta, Herri Eskolak egin dituzte
Urriaren 25a dela eta, Herri Eskolak egin dituzte
Atzo jaiegun ofiziala zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan: Euskadiren Eguna. Oreretako Ikasle Abertzalearentzat, ordea, laneguna izan zen, “jaiegun arrotza” dela eta ospatzeko “ezer” ez dutela iritzita. Horregatik, Herri Eskolak egin zituzten. 21 ikasle bildu ziren eskola horietan.
10:30ean gosaldu eta gero, hainbat gai jorratu zituzten, eta horretarako hainbat dinamika jarri zituzten martxan: LOMCE zer den azaldu zuten, eta horrek zein aldaketa ekarriko dituen. Segidan, lan talde txikietan banatu ziren, eta hausnarketari ekin zioten. Lan talde bakoitzetik ideia bat bota zuen, eta guztien artean eztabaidatu zuten bakoitza.
Eztabaida horretatik ere atera zen euren alternatiba: Euskal Eskola Nazionala.
Herri eskolen balorazio “ona” egin dute, hurrengoan “gehiago” izango direlakoan.