Ubilla kaleko leherketa eragin zuena atxilotu dute berriro
Iaz Ubilla kaleko etxebizitza batean leherketa bat eragin zuen 79 gizona atxilotu dute aste honetan Hondarribian, herrira ez hurbiltzeko epaileak hartutako erabakia urratu izanagatik. Izan ere, Hondarribira ez hurbiltzearen truke epaileak gizona libre utzi zuen, baina aste honetan ertzainek atxilotu dute berriro, hainbat bizilagunen deia jaso eta gero. Ubilla kalean ikusi zuten gizona asteazkenean, iaz lehertarazi zuen eraikinetik gertu.
Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, atxilotuaren kotzean “gasolinaz betetako hiru txanbil eta butano-botila bat” aurkitu zituzten.