Poxpolo eta Konpainiaren emanaldia etzi, bularreko minbiziaren aurka
Bularreko minbiziaren aurkako Elkartearen alde Amaia Kultur Zentroan egingo den Jaildiarekin bat egin du Poxpolo eta Konpainia pailazo taldeak. Horren harira emanaldia eskainiko dute 17:00etatik aurrea. Emanaldia euskaraz izango da eta 4 euro balio ditu. Sarrerak ohiko lekuetan eskura ditzakete interesdunek: Turismo Bulegoan, Amaia KZn emankizunaren egun berean, edo internetez.

