Pikoketara joateko deialdia egin du Talde Errepublikanoak
Tropa frankistek 1936ko abuztuan Pikoketan hil zituztenak omentzeko ekitaldi bat egingo dute igandean, Pikoketan bertan. Ekitaldia hildakoen senideek antolatu dute, eta 12:30ean hasiko da. Han dagoen monolitoan (Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak. Eraildako askatasunaren aldeko borrokalariak jartzen du) lore eskaintza egingo dute.
1936ko abuztuaren 11n bederatzi boluntario hil zituzten, beste lau mugazain hil zituzten. Talde Errepublikanoaren arabera, berain delitu bakarra kausa errepublikanoa defendatzea izan zen.