Partidaren lehen laurdenean eutsi dio bakarrik Bidasoak Bartzelonari
Bidasoa-Irun eskubaloi taldeak Asobal Ligako zortzigarren jardunaldiko partida jokatu du gaur eguerdian Artalekun, Bartzelona taldearen kontra, 2.100 ikusleren aurrean. Kataluniako taldeak 22-34 irabazi du. Hala, partidaren 15. minutura arte eutsi diote irundarrek Asobaleko liderrei, ordura arte lehia berdindua, edo gol bateko kontrako aldearekin joan delako. Ordutik aurrera Bartzelonak bere jokoa bizkortu eta gol aldea handitzen joan da. Atsedenaldian 12-19 markagailuarekin joan dira bi taldeak aldageletara.
Bigarren zatian aldea handitu du Bidasoak. Alta, bidasoarrek jokaldi bakoitzean, defentsan nahiz erasoan, egin duten ahalegina kontuan hartzekoa da, munduko eskubaloi talderik onenetakoa pasatu baita gaur eguerdian Artalekutik.
Partida hasi aurretik Julen Aginagalderi omenaldia egin diote Artalekun Bidasoak, zaleek, irundarrek oro har eta Bartzelonako jokalariek,
Lehen garaipenak, hortaz, itxaron beharko du. Horretarako lehen aukera datorren asteko larunbatean izango dute horiek, 18:30etik aurrera Globalcaja-Ciudad Encantada taldearen etxean (Cuencako taldea da, Gaztela Mantxa, Espainia).