Irungo Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak badu logotipoa
Irungo Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak bi lehiaketa zituen abian. Bada bi horien irabazleak badaude. Lehena, auzo elkartearen logotipoarena izan zen, eta hori Arrate Etxeberriak irabazi du (ondoan dago logotipoa). Horrela, 150 euroko saria eta Txalakan bazkari/afari bat irabazi ditu irabazleak. Auzo elkarteak eskerrak eman dizkie lehiaketa horretan parte hartu duten guztiei.
Logotipoak bakarrik ez. Argazki onenak ere bilatu dituzte Irungo alde historikoko auzokideek. Horretan lehen saria Joel Iglesiasek lortu du (150 euro eta afaria Txalakan da saria), eta bigarrena Maria Jose Blancok.
Bi lehiaketen sariak azaroaren 15ean emango dituzte, Urdanibia plazan 12:00etatik aurrera egingo duten ekitaldian. Bertan lehiaketa horietara aurkeztutako lan guztiak ikus ahal izango dira.