Donibane Lohizune-Hondarribia dela eta, trafikoan aldaketak Irunen etzi
Igandeko Donibane Lohizune-Hondarribia maratoi erdiagatik hainbat trafiko aldaketa izango dira Irunen. Hasteko,udalak zehaztu du hiritik zein ibilbide izango duen lasterketak: Ficobako biribilgunea, Iparralde hiribidea, Kolon hiribidea, Hondarribia kalea eta azkenik Zubimusuko biribilgunetik pasatuko da Iruneri dagokionez. Hortaz, kale horietan hainbat aldaketa izango dira. Honakoak:
Iparralde hiribidean Ficoba – GI-636 errepide alderantz bakarrik egongo da trafikoa zabalik, eta ohikoaren kontrako erreietik egingo da. Ficoba ingura heldutakoan, Irun erdialdetik datozen eta Hendaia aldera joan nahi duten ibilgailuek saihesbidetik joan beharko dute. Horregatik, denbora tarte horretan, Irundik Lapurdi aldera sartu nahi bada, Behobiatik sartu behar da.
Kolon hiribidean, trafiko guztia moztuta egongo da lasterketa igarotzen den bitartean, garraio publikoaren zerbitzua izan ezik. Hondarribia kaleari dagokionez, trafikorako ia erabat itxita egongo da, lehen zatia izan ezik, hau da, Geltokiko kaletik hasi eta San Migel plazarainoko zatia. Hiriko sarrerak eta bide horietako guztietako trafikoa normaltasunera itzuliko dira 14:00ak aldera.