Katxalin elkarteak bularreko minbiziari buruzko hitzaldia emango du asteartean, hilak 29, Kasino Zaharrean. 18:00etan hasiko da eta denentzat irekia da. Donostiako Onkologikoko Arrate Plazaola doktorea izango da hizlaria. Bularreko minbizia eragiten duten arrazoiak zeintzuk diren, nola prebenitu, zeintzuk diren ezartzen diren tratamenduak… horrelako gaiak landuko dituzte. Norberak egin beharreko esplorazioari buruzko bideo bat proiektatuko dute.
Katxalin elkarteari buruzko informazioa nai duenak elkartearen
Facebook orrian lor dezake.