Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramailea
Ordenantza fiskaletan PSE-EE, EAJ eta PPren arteko akordioa lortu ondoren, Jose Angel Rodriguez talde sozialistako bozeramailea “pozik” agertu da herritarren karga fiskalak “arintzeagatik”. Zentzu horretan, udal gobernu taldeak egindako proposamena %0,7an hobetu dutela adierazi du, eta 2014ean, oro har, ezarriko duten igoera %1eko izango dela. Horrez gain, GHZ, zaborrak, ura, estolderia, bertakoentzako TAO, terraza, azoka eta zilindrada txikiko autoentzako zergak bere horretan utziko dituztela gogorarazi du.
Udalaren altxortegiak diru gutxiago jasoko duela eta, aurrekontuetan egin beharreko doiketa “erraza” dela esan du talde sozialistak, “ez baitie udalaren baliabideei horrenbeste eragingo”, eta gaineratu duenez, “bizilagunek merezi dute krisi garai honetan arnas pixka bat, agerian geratuz udal gobernu taldearen kudeaketa txarra gai horretan”.
Talde sozialistako bozeramaileak azaldu du berak egindako proposamena “elkarlanean eta adostuz” mamitu dutela, “herriak bizi duen errealitateri irtenbide egokiago bat emanez”. Rodriguezen arabera, PSE-EEk bere proposamena egin ondoren, aldatu zuen udal gobernu taldeak berea. Hala ere, hori ez zuten sozialistek nahikotzat jo.