Andorrara joandako Hondarribiko zortzi judokek podioa zapaldu dute
Hondarribiko Ama Guadalupekoa Judo Taldeko kadete eta haur mailetako zortzi kirolarik parte hartu zuten joan den igandean Canillon (Andorra) egin zen nazioarteko txapelketan. Eta zortziak igo ziren podiora, herrira lau urre, hiru zilar eta brontze bat ekarriz.
Haurren Mailan Igor Cendonek (-38 kiloetan), Aitor Goikoetxeak (-42) eta Jon Pascualek (-66) urrezko dominak eskuratu zituzten, Gorka Arambarrik (-66 Kg) zilarra eta Ander Peñak (-55 Kg) brontzea.
Kadete Mailan hiru izan ziren tatamian lehiatu ziren hondarribiarrak. -55 kiloetako finalean Amako Joaquin Lopez eta Iker Irastorza izan ziren aurrez aurre; Lopez nagusitu zen. David Martiarena (-66) ere finalera iritsi zen, baina zilarrarekin konformatu behar izan zuen.
Maialen Ramosek brontzea Vigon
Astebete lehenago Espainiako Superkoparako baliagarria den Vigo Hiriko XVII. Nazioarteko Judo txapelketa egin zuten Galizian, Espainiako Estatuko, Alemaniako, Suediako eta Portugalgo kirolarien parte hartzearekin. Bost izan ziren bertan borrokatu ziren Ama Guadalupekoako judokak, lau mutil eta neska bat. Hain zuzen ere, Maialen Ramos izan zen taldeko onena, -63 kiloetan brontzea lortu baitzuen.
Espainiako kadeteen Superkopapa hurrengo proba Hondarribian egingo da, azaroaren 9an Jostaldi frontoian. Ama Guadalupekoa Nazioarteko txapelketaren 22. ekitaldia izango da eta dagoeneko 200 kirolarik eman dute izena.