Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oposizioa akordio batera iritsi da ordenantza fiskalen harira

admin
Bidasoa
2013/10/24
Maite Peña

Maite Peña EAJko bozeramailea

Jose Manuel Herzog

Jose Manuel Herzog PPko bozeramailea.

GHZ, zaborrak, ura eta bertakoentzako TAO zergak bere horretan mantentzea adostu dute Errenteria-Oreretako PSE-EEk, EAJ eta PPren udal taldeek. Era berean, merkatari eta ostalariei zoru publikoa erabiltzeagatik ezartzen zaien zerga eta zilindrada gutxiko autoei dagokiena ere izoztea erabaki dute. Gaur goizean egin dute batzarra, eta oposizioaren adostasuna nagusitu da. Batzarraren ondoren, EAJ eta PPk akordioaren berri eman dute, bakoitzak bere aldetik. EAJ izan da lehenengoa. Hala, Maite Peña EAJko bozeramaileak nabarmendu du udalak KPIren araberako igoera aplikatuta baino 100.000 euro gutxiago jasoko lituzkeela, baina aurrekontua 46 milioi eurokoak direla kontuan hartuta jasotzeari utziko zaion hori beste toki batetik “zuzendu” ahal izango dela esan du. “Udalari ez lioke horrenbeste eragingo, baina bai familiei”. Gainontzeko tasei %1eko igoera aplikatzea erabaki dute, KPIren azpitik. Bestalde, 700 eurotik beherako diru sarrerak dituzten alargunekin salbuespenak egin ditzaten lortzeko hartutako konpromisoa ere kontuan hartzekoa dela esan du Peñak. Azkenik, etxe hutsen GHZren gainkargaren ildotik, salbuespen gehiago lortu dituztela gaineratu du. Azkenik, “harrigarria” dela iritzi dio “Bildu bezalako koalizioa batek, bere burua ezkertiartzat duenak”, oposizioko alderdiek egindako proposamenak kritikatzea “alderdikoiak” direla aldarrikatuz. Zentzu horretan, oposizioak egindako lanaren garrantzia aipatu du, “bestela, ez zen ordenantzarik izango”. Karga fiskal eta zorpetzearen harira PPk, bere aldetik “karga fiskal eta zorpetzearen igoera saihestuz”, kontu publikoak gastua eutsiz biribiltzeko intentzioa agertu du Jose Manuel Herzog bozeramailearen bitartez. Ildo horretatik, EAJrekin bat egin duela adierazi du, PPk iritzi baitio zergadunak nahikoa astinduta daudela eta ez daudela zerga igoerarekin kargatzeko moduan. PSE-EErekin, berriz, beste ideia batean egin du bat, ez dela garaia “kanpo agentzietara jotzeko”. Azkenik, oposizioak “talde lana” egin duela nabarmendu du Herzogek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.