San Pedroko bizilagunen asanbladak era positiboan baloratu du igande eguerdian “peatonalizazio arrazional” baten alde egindako manifestazioa. Horrela, 2006an egindako peatonalizazio proiektuan hainbat herritarrek egindako lana “gutxietsi ez dutela nahi esan dute, “baina aldaketa egon dira data horretatik gaur egunera”. Euren ustez, alternatiba horrek ez ditu asetzen “bizilagunen eta merkatarien beharrak”.
Horregatik, asanblada horrek sanpedrotarren sinadurak bilduko dituela iragarri du, eta laster batzar bat egingo dutela jakinarazi dute.
San Pedroko bizilagunen manifestazioa, peatonalizazio “arrazional” baten alde.