Datorren igandean, hilaren 27an, Trintxer Mendi Taldeak Pasaiako Bira egingo du. Trintxer Kultur Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko asmoz antolatu dute ibilaldi hori. 07:30ean irtengo dira Trintxerpeko Azokatik, eta Platako bidea hartuko dute. Handik Herrerako bidea hartuko dute, ondoren Antxokoa eta Errenteria-Oreretatik pasatu eta gero, Lezo eta Donibane zeharkatuko dituzte, motora hartuta San Pedrora iristeko. Handik abiapuntura itzuliko dira.
Izena emateko 679 23 36 60 edo 943 39 07 21 telefono zenbakietara deitu daiteke. Helduek bost euro ordaindu beharko dute izen ematea, eta haurrek hiru.
Trintxer Mendi Taldeak antolatutako Pasaiako Biraren planoa.