Irungo kiroldegietako langileek pilates eta aerobic egingo dute, gaur, protesta egiteko
Hiru eguneko greba egiten ari dira Irungo Artaleku eta Azken Portu kiroldegiko langileak, atzotik bihar arte, “lan hitzarmen duin bat lortzeko, erreformatik babestuta”. Hala, euren eskaerak jendartean zabaltzeko ohiko bideak erabili dituzte azken orduetan langileek, baina gaur, berritzaile bat egingo dute: pilates eta aerobic saioa egingo dute, 19:00etatik aurrera, San Juan plazan, udaletxearen aurrean. Bertan kiroldegietako langileak egongo dira, baina herritar oro gonbidatu dute protesta ezohiko horretan parte hartzera.