Lau Haizetarak, Gure Eskuk eta Irrien Lagunak taldeak antolatuta parte hartze prozesuak lehen urratsa egin zuen atzo arratsean Lau Hazietara Euskaldunon Elkartearen Egoitzan. “Errenteria-Oreretan euskalgintzaren inguruan lanean ari diren elkarte, eragile zein norbanakoak elkarrekin eseri eta eztabaidatzea” dela helburua azaldu dute antolatzaileek. Horrekin batera, orain arte egindakoa aztertu eta egungo erronkei erantzuteko modu berri eta eraginkorrak aurkitu nahi dituzte euskalgintzaren inguruan lanean ari diren taldeak parte hartze prozesuaren bidez, “eta elkarrekin aurrera egiteko ibilbidea urratu”.
25 lagun bildu ziren atzo , parte hartze prozesuaren lehen saioan ta antolatzaileak “pozik” azaldu dira saioak emandakoarekin. Hiru saio egingo dituzte guztira eta hurrengo biak Lau Haizetararen egoitzan izango dira, azaroaren 5ean 18:00etatik 20:30etara eta azaroaren 16an 10:00etatik 13:00etara. “Egiteko honetarako, ezinbestekoa dugu guztion inplikazioa. Horregatik, hurrengo saioetara gonbidatu nahi dugu euskalgintzaren inguruan lanean edo haren gaineko kezka duen herritar oro”, esan dute.