Datorren urtean Antxoko Alkartasuna dantza taldeak mende erdia beteko du. Urte guztirako logotipo bat sortu nahi dute dantza taldekoek, eta lehiaketa bat abiarazi dute horretarako. Datorren urtean egingo dituzten ekintza guztien irudi izango da, eta bi baldintza jarriko dituzte:
50. urteurrena jartzea eta taldearen izenaren sinadura izatea.
“Esanahiari, sormenari eta originala izateari” garrantzia emango diote. Irabazleak 400 euroko saria jasoko du, eta bere izena “ahalik eta gehien” ezagutaraziko dutela iragarri dute. Atxikitako dokumentuan daude oinarriak.
Oinarriak