IV. Futbol Txapelketa Kulturanitza egingo dute azaroaren 9an Irunen, 09:00etatik aurrera, Pinudi auzoko kirolgunean. Futbola aitzakia izango da, eta arrazoia, kulturen arteko aberastasunaz gozatzeko aukera izatea, eta elkar ezagutzea. Horrela, “komunitate lanaren bitartez gorpuzten” joan den ekimenak laugarren ekitaldia izango du aurten. Lakaxita gaztetxearen ekimenez egingo da ekimena, Zurutuza taldearen eta Anzaran, San Miguel eta El Pinar auzo elkarteen laguntzarekin.
Partiden ondoren otordua egingo dutela jakinarazi dute Lakaxitako kideek. Horretan bi aukera daude: lehena norberak etxetik eramandakoarekin ekarpena egitea; bigarena, Lakaxitan bertan jakiak prestatzen laguntzea (10:00etatik aurrera). Doan izango da bazkaria.
Txapelketan izena emateko lau laguneko taldeak gutxienez osatu behar dira, eta honako posta elektronikora eskaera bidali taldearen partaideen eta harremanetarako argibideak emanez:
futboltxap[a bildua].gmail.com.