Kataluniako erabakitze eskubideaz jardungo da gaur, Vila D' Abadal
Gaur izango da Josep Maria Vila D’ Abadal Vic-eko alkatea eta Asociació de Municipis per la Independencia elkarteko presidentearen hitzaldia. 19:00etan hasiko da Kaputxinoetako elizaren azpiko lokalean.
Batera Baik “hausnarketa eta jardun egokien ibilbidea” bultzatu nahi duela adierazi du: “ETAren ekinbide bortitza amaitu ondoren, desberdinen arteko bizikidetza agertoki batetik normalizazio demokratikorako ibilbidea urratu asmoz”. Erabakitze eskubidea horretarako oinarrizko tresna adierazi du. Zentzu horretan, Kataluniako prozesua ezagutarazi nahi duela adierazi du, eta ez du baztertzen ere Eskoziari buruz beste hitzaldi ziklo bat antolatzea.
Kataluniako hitzaldi zikloaren barruko hurrengo hitzaldia azaroaren 6an izango da, toki eta ordu berean, Arcadi Oliveres Ekonomiako katedradunaren parte hartzearekin.