John Berkhout taldea
Lehen diskoa du John Berkhout Oiartzungo taldearena. Gaur publikatu dute.
Taldearen izen bereko titulua jarri diote lehen LPari. Hamar kantuz osatutako lana da, Haritz Harreguyren Higain estudioetan grabatutakoa eta Ruben Caballeroren produkziopean.
The Path abestia aurreratu zuten lehenik eta gero etorri zen
Cinematic. Bost kidek osatzen dute taldea: Ekain Perezek (ahotsa eta gitarra); Eneko Lusar-ek (gitarra); Mikel Alonsok (baxua); Ander Lizasok (teklatuak, klarinetea eta saxoa) eta Iñigo Goñik (bateria eta perkusioa).
HITZAk egindako
elkarrizketan, Perezek zioen taldearen izenak euren izaera islatzen zuela: “Gure influentzi musikal atzerritarrak eta gure izaera uztartzen ditu”.