Ixabel Milletek 'Kamishibai blai' ipuina kontatuko du bihar Andreonen
Ipuin kontaketa saioen barruan Ixabel Millet kontalaria izango da bihar Andreone liburutegian. Kamishibai blai ipuina kontatuko du Milletek 18:30etik aurrera. Ipuin kontaketa saioa asteazkenero egiten dute Andreonen lau eta zazpi urte arteko haurrei begira.
Hurrengo astean, hilaren 30ean, berriz, Xalto pailazoak Amets gaiztoari, Txinbalon ipuina kontatuko du 18:30etatik aurrera.