Hondartza kiroldegian eta Jostaldin ez dute grebarik egingo, akordioa egin dutelako
Aste honetarako hiru eguneko greba zuten deituta Irungo eta Hondarribiko kiroldegietan, lan hitzarmenaren harira. Bada Hondarribiko Hondartza kiroldegiko nahiz Jostaldi pilotalekuko langileek jakinarazi dute ez dutela grebarik egingo, akordioa egin dutelako Kirolzer enpresarekin (bi azpiegitura horiek kudeatzen ditu enpresa horrek). Horrela, orain arteko lan hitzarmena mantentzeaz gain, baldintzak “blindatu” dituztela jakinarazi dute bertako langileek, eta aldi berean enpresak ezin izango du bere kabuz lan hitzarmenean akordatutakoa bertan behera utzi, langileekin akordioa beharko da edozein baldintza aldatzeko.