Irrien Lagunak ekimenak tailer berezi bat prestatu du hilaren 27rako (igandea): su egiten ikasteko tailerra. Historiaurrean ibilbide bat egingo dute, eta horrekin batera, garai horretan sua nola egiten zuten ikasiko dute, Aizpitarteko Lagunak elkartearen eskutik. Hain zuzen, Aizpitarten egingo dute tailerra, eta 09:30ean hasiko dute.
Haurrak gutxienez guraso batekin etortzeko gomendatu dute. Baita zira, mendiko botak, hamaiketakoa, ura eta linterna frontala. Eguerdira arte iraungo du tailerrak, eta bazkaltzerako bueltatuko dira.
Izena emateko datorren osteguna aurretik abisatu behar dute,
oarsoirriak[a bildua]gmail.com-en.
Irrien Lagunek jakinarazi dutenez, haurrek beraiek erabaki zuten tailer hori egitea hilaren 11n egin zuten Merkatuzarreko topaketan. Udazkenean zehar beste topaketa batzuk egin dituztela ere gaineratu dute.
Irrien Lagunak haurrei zuzendutako aisialdi ekimen bat da: “Hezitzailea, herritarra, parte hartzailea eta euskaraz bizi nahian eragin nahi duena”.