Irailaren 26an kendu zuten 3. ezkila
Bihar, 16:30ak aldera, hasiko dira Jasokundeko eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusiko kanpai berritua bere tokian jartzen, elizako 3. kanpaia hain zuzen. Bi orduko lana izango dela aurreratu dute Hondarribiko udaletik. Alta, ezkilak kanpandorrera igotzeko garabia handi bat jarriko dute Fraxkueneko Murrua kalean. Irailaren 26an kendu zuten bertatik, berritzeko.
Prozesu oso-oso Arma Plaza Fundazioa koordinatzen ari da. Hala, ezkilak konpontzeko diru bilketa egin zen hondarribiarren eta ekarpena egin nahi izan zutenen artean, crowfunding sistema baten bitartez.