Alonso eta Friasek irabazi dute padel lehiaketa
Joan den larunbatean Udazkeneko Padel Lehiaketa jokatu zuten Fanderiako pistetan, eta sei bikotek eman zuten izena. Horietan onenak Alonso eta Frias izan ziren. Puy eta Raigonen kontra nagusitu ziren finalean.
Kontsolazio finala, berriz, Bravo eta Lopezek jokatu zuten, Amengual eta Ortegari irabazita.
Bukaeran nekea nabaritu zuten jokalariek 09:00etan hasi baitziren, eta 19:00ak arte iraun zuen.