
‘Zarafa’ filmeko fotograma bat
Hilaren 25ean, ostirala, Zarafa filmaren proiekzioa egingo dute Itsas Etxean, euskaraz. 2013ko estreinaldia da eta Donostiako Zinemaldian izan zen, oso harrera onarekin. Film frantsesa da eta esklabotzatik ihes egin eta jirafa familia batekin topo egiten duen ume baten istorioa kontatzen du. 18:00etan hasiko da proiekzioa eta sarrerak 3 euro balioko ditu.