Xabier Oleaga: "Momentu onean etorri da ebazpena"
Xabier Oleaga Batera Baiko kidearen esanetan, “momentu onean ” etorri da Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 197/2006 doktrinaren gainean egindako ebazpena: “Egoera honetan eman bazen eta ez aurrekoan (ETA jardun armatuan zegoenean) uste dut kasu horretan sententzia ezberdina izango zela”.
Orain arte Espainiako Gobernuak euskal gatazkaren testuinguruan euskal herritarrekin egin duen politika “etsaiaren politika” izan dela adierazi du Oleagak, “eta ez herritarrari bideratutako politika”. Orain PPren gobernuak epaiaren aplikazioarekin zer motatako politika egingo duen “ikusteko” dagoela gaineratu du: “Hasteko, ziur naiz ahalegin guztiak egingo dituela aplikazioak atzeratzeko; aurkituko ditu trikimailu judizialak horretarako. Seguru aski, horrelako politika egiteko tentazioa izango du presio politikaren arabera. Hor egongo da koska”.