Trena 150 urte beranduago iritsi da, berriz ere, Irunera
Atzo trena Irunera iritsi zeneko 150. urteurrenaren ospakizunen egunik handiena izan zen. San Miguel auzoko bizilagunen ekimenez errepresentazio historikoa egin zuten goizean zehar, hirian eta auzoan. Izan ere, 11:00etan bildu ziren udaletxean udal agintariekin batera jaia hasteko, ondoren trena iritsi zen auzora, San Miguelera, joateko. Han egin zuten emankizuna bizilagunek. 150 urte beranduago berriz ere trena iritsi zen Irunera, eta herritarrek gogoz ospatu zuten mende eta erdia.