Talde errepublikanoak bilera egingo du ostegunean Merkatuzarren
Ostegunean bilduko da Oarsoaldeko Talde Errepublikanoa hurrengo ekitaldiak prestatzeko. Bilera 18:00etan izango da Merkatuzarren.
Hurrengo ekitaldiak prestatu nahi dituzte bilera horretan. Esate baterako, joan den asteartean Julio Anguitaren hitzaldia antolatu zuten Donostiako San Telmo museoan, eta ehunka lagun bildu ziren. Bertan, Errepublika proposatu zuen alternatiba demokratiko bezala. Zentzu horretan, bat egin du hitzaldiaren muinarekin talde errepublikanoak.